2023(e)ko otsailaren 24(a), ostirala

In Memoriam E. Otsoa


Gure bihotzak

lurpeko errekastoen antzera

tantaz tanta erritmoren bat markatuz

negarraldi luze bat bezala

ez dakigu non

ez dakigu noiztik ezta noiz arte


Gure bihotzak

lurpeko harri gogorrak bezala

ilunpean sendo

gure bizitzei eta gureak ez direnei eusten

ez dakigu non

ez dakigu noiztik ezta noiz arte


Errekastoa harrian barna

harria errekastoan

ilunpetik argira

irtetzerakoan

taupada horiek

zer zapore duten

badakigu

norengatik dakigun

badakigu

bizitzaren gazi gozoaz

badakigu

barre egiten

badakigu


Hemen

betidanik

betirako.

2023(e)ko urtarrilaren 4(a), asteazkena

Зимний дождь / Neguko euria

 
Под зимним дождем я слушаю
Что скоро кончится лето.
Капли прыгают. Я всё думаю,
"Да, всё кончится". При этом
Всё что есть, что было и будет,
Выпьет время горьким чайком.
И ветер незаметно где-то дует
Унося облака далеко.

(Февраль 2021го года)

Neguko euripean entzuten dut
laster uda bukatuko dela.
Tantak dantzan dabiltz. Pentsatzen dut,
“Bai, dena bukatuko da”. Gainera,
den dena, izana eta izango dena,
denborak edango du, te beltza balitz nola.
Eta nonbaitetik orroaz dabil haizea
oharkabean, urrunera eramanez lainoak.

(2021eko otsailekoa, jatorrizkoa errusieraz)

2022(e)ko abenduaren 31(a), larunbata

Ur-te

Dmitrik tea nahi du.
Dmitrik nahi du tea.
Bere etxean gaudenez gero
hobe berorrek zerbitzea.

Bero-beroa dago tea,
tea ez dago batere hotza!
Leiho ostetik beha ari zaigu
badoan urtearen hilotza.

Eta elurra kolpeka dugu
leiho gardena marraztuz.
Heltzen denerako urtuz,
ikusten dugunerako lehertuz.

Teontzi txistukariarentzat Dmitrik
eratu du bat-batean oda:
haren jariotik edanaz bizitzea
atsegina izango da.

Lipar bakoitza ez baita tren bat
iragaiten uzten dena,
baizik teontziaren lurruna,
leihoa marrazten duena.

Lurrunak lausotutako ispiluak
niri eragiten dit mira,
eta begitarte propioaz harago
nauka, iluntasun zuriari begira.

In Memoriam E. Otsoa

Gure bihotzak lurpeko errekastoen antzera tantaz tanta erritmoren bat markatuz negarraldi luze bat bezala ez dakigu non ez dakigu noiztik ez...