Dmitrik tea nahi du.
Dmitrik nahi du tea.
Bere etxean gaudenez gero
hobe berorrek zerbitzea.
Dmitrik nahi du tea.
Bere etxean gaudenez gero
hobe berorrek zerbitzea.
Bero-beroa dago tea,
tea ez dago batere hotza!
Leiho ostetik beha ari zaigu
badoan urtearen hilotza.
Eta elurra kolpeka dugu
leiho gardena marraztuz.
Heltzen denerako urtuz,
ikusten dugunerako lehertuz.
Teontzi txistukariarentzat Dmitrik
eratu du bat-batean oda:
haren jariotik edanaz bizitzea
atsegina izango da.
Lipar bakoitza ez baita tren bat
iragaiten uzten dena,
baizik teontziaren lurruna,
leihoa marrazten duena.
Lurrunak lausotutako ispiluak
niri eragiten dit mira,
eta begitarte propioaz harago
nauka, iluntasun zuriari begira.