2023(e)ko otsailaren 24(a), ostirala

In Memoriam E. Otsoa


Gure bihotzak

lurpeko errekastoen antzera

tantaz tanta erritmoren bat markatuz

negarraldi luze bat bezala

ez dakigu non

ez dakigu noiztik ezta noiz arte


Gure bihotzak

lurpeko harri gogorrak bezala

ilunpean sendo

gure bizitzei eta gureak ez direnei eusten

ez dakigu non

ez dakigu noiztik ezta noiz arte


Errekastoa harrian barna

harria errekastoan

ilunpetik argira

irtetzerakoan

taupada horiek

zer zapore duten

badakigu

norengatik dakigun

badakigu

bizitzaren gazi gozoaz

badakigu

barre egiten

badakigu


Hemen

betidanik

betirako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

In Memoriam E. Otsoa

Gure bihotzak lurpeko errekastoen antzera tantaz tanta erritmoren bat markatuz negarraldi luze bat bezala ez dakigu non ez dakigu noiztik ez...